Aurreko urtetik erreserba dutenek, uztailaren 10ean eta 11n eman beharko dute izena toldoak jasotzeko; soberan daudenak, uztailaren 17an zozkatuko dituzte. Halaber, gune ofizialeko tutuen muntaketarako laguntza ere eskatuko dute antolatzaileek: uztailaren 15ean, goizeko 08:30ean, Aixerrotako landan. Segurtasun neurriei dagokionez, Unanuek adierazi du garrantzitsua dela bonbonaren goma iraungita ez egotea, baita likido sukoiakaz kontuz ibiltzea ere. Urtero bezala, 100 bat parte hartzaile espero dituzte Aixerrotako zelaian, alde "ofizialean".
Paella Txapelketako sariei dagokionez, besteak beste, 60 trofeo banatuko dituzte, eta lehenengo postua irabazten duen taldeak Itxas Argia Taldeko entsalada-ontzia eta txapela jasoko ditu, baita Udalak urtero eskaintzen duen aixerrotaren figura ere.
Goizeko 08:00etatik 09:30era kotxeen sarrera baimenduta egongo da Aixerrotako zelaietara, parte hartzaileek eguna igarotzeko behar duten material guztia euren txosnara hurbil dezaten. Halaber, 09:30erako landak kotxez libre egon beharko dira.
Uztailak 25, martitzena
- 10:30 Nazioarteko Paella Lehiaketarako izen-ematea.
- 12:00 Txalaparta-deia, Uktest-en eskutik.
- 12:05 Aurreskua.
- 12:10 Dantza emanaldia Itxas-Argia dantza taldekoen txikien eskutik.
- 13:30-14:30 Paellen aurkezpena.
- 17:30 Sari banaketa.
- 18:30 Erromeria Urrats taldeagaz.