Azkorri Bizirik elkarteak deitoratu du, afera honetako auzibideak "dirutza" bat suposatzen duela: "Udala ere gure dirua baliatuz ari da, herritarron dirua auzi galduetan xahutzen. Legea eta justizia bidezkoak diren tokietan ekintza horri lapurreta deitzen zaio".
Horren aurrean, elkarteak ezinbestekoa deritzo aktiboki herrian inplikatzea: "Herritarroi dagokigu geure buruak antolatzea guztion Udala eratzeko eta autoritarismo honi behar bezala erantzuteko".