Segurtasun Sailak hartu du atzo Aixerrotan emakume batek salatutako sexu-erasoa ikertzeko ardura; hala ere, oraindik ez dute Udalaren informazioa berretsi eta adierazi dute ez dela kasu horregaz loturarik duen atxiloketarik egin.
Era berean, Algortako Mugimendu Feministak gertaera gaitzetsi du eta elkarretaratzea deitu dute biharko, uztailaren 27rako, 19:00etan, Telletxe plazan.
Ver esta publicación en Instagram