Doako gaueko autobus-zerbitzua jarriko du martxan Getxoko Udalak Itzubaltzeta/Romoko jaietan

Iker Rincon Moreno 2023ko abu. 3a, 10:37

Emakume bat autobusean, artxiboko irudian. FREEPIK

Metro zerbitzurik ez dagoen Itzubaltzeta/Romoko jaietako gauetan, hau da, gaur, hilaren 3an, eta domekan, hilaren 6an, Getxoko Udalak doako gaueko autobus-zerbitzua jarriko du martxan, "jaietatik etxera lasai bueltatu ahal izateko". Zerbitzua 23:00etatik 04:30era egongo da indarrean gaur; domekan, aldiz, 23:00etatik 02:00etara. Autobusak Kale Nagusiko 28 zenbakitik irtengo dira, 45 minutuan behin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun