Umeen kuadrillen jaitsierak piztu du jaia Portu Zaharrean

Iker Torre · Nahia Martinez Gondra 2023ko abu. 16a, 10:40

Portu Zaharreko jaiak ospatu dituzte pasa den asteburuan, abuztuaren 11tik 14ra bitartean, eta gazte zein helduek festaz inoiz baino hobeto gozatzeko hamaika aukera izan dituzte. Horien artean, jaiari hasiera eman zioten umeen kuadrillen jaitsieragaz, goizeko 12:00etan, festetako lehenengo egunean. Hala, Kasino plazatik abiatu ziren musikagaz eta dantzagaz Algortako kaleak animatuz betiere Ku-Klux fanfarreagaz batera, azkenean Portura heldu ziren arte. HIRUKAtik ere jaitsiera hurbiletik bizi genuen; hona hemen ateratako argazkiak. 

Erlazionatuak

Nola bizi dituzte kuadrillek Portu Zaharreko jaiak?

Iker Torre · Nahia Martinez Gondra 2023 abu 14 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun