Besteak beste, irailaren 9an RKEn Jon Garcia Osakidetzako psikiatra eta EHUko Neurozientziak Saileko irakasleak Getxo ZUrt! proiektuaren oraina eta etorkizuna azalduko ditu. Hori 12:00etan izango da, baina aurretik, 11:00etan, Otras miradas comunitarias film laburraren emanaldiagaz hasiko dute jardunaldia.
Horren ostean, mahai borobila egingo dute Carmen Diaz Getxoko Udaleko Ongizate Zinegotziak, Sandra Ranea Galan Ertzaintzako Idazkaritza Nagusiko Atalak koordinatzeko buruak, Alexander Muela Aparicio EHUko Psikologia Fakultateko irakasleak eta Iñigo Rekalde Getxo Bihotzean proiektuko idazkari eta Getxo ZUrt!eko boluntarioak. Bukatzeko, 12:15ean, komunitatearen ko-sorkuntza eta kontraste tartea izango dute bertaratzen direnek.
Ver esta publicación en Instagram