Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega 12 kaleko eraikinen eraisketa geldiarazi guran, hamaika protesta egon ziren auzoan joan den otsailean. Horiei lotuta, herrikide bi deklaratu behar izan dute gaur Getxoko epaitegietan. Hala, herrikideei elkartasuna adierazteko eta auzoa defendatzea delitua ez dela aldarrikatzeko elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek gaur Justizia Jauregiaren aurrean. Arrastian, berriz, beste protesta bat egingo dute, 19:00etan, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!