Hezetasuna auzoko jaiek badute egitaraua!

Iker Rincon Moreno 2023ko urr. 24a, 10:16
Aurrekoetan ere euskal dantzen erakustaldia egin dute Hezetasuna auzoan. © Memorias de Getxo.

Udako festen ajea gaindituta, udagoieneko ospakizunen ordua heldu da. Kontuak horrela, Getxoko hurrengo hitzordua Algortako Hezetasuna auzora helduko da, azaroaren 10etik 12ra. Egun horietan, Martin Deunako jaiek ekintzez beteko dute ingurua, eta aurten, aurrekoetan legez, karpa eta txosna jarriko dute, Arene kaleko zabalgunean.

Egitaraua

Azaroak 10, barikua

  • 17:00 Txupinaren jaurtiketa*, Areneazpin.
  • 17:00 San Nikolas Ikastolako Triki eta Pandero ikasleen kalejira, Areneazpitik.
  • 17:30 Buruhandiak eta txistulariak, Iturgitxiko parketik (Agurra).
  • 18:00 Diskofesta Diskotxiki, karpan.
  • 19:00 Umeentzako jolasak, karpan
  • 19:00 Ikastolako umeen eskupilota partida, Ikastolako frontoian.
  • 19:00 Karaokea, Gurea tabernan.
  • 20:30 Gaztetxoentzako DJ-a: Diskodantza DJ, karpan.
  • 22:00 Kontzertuak: Nazka eta Bidean erromeria, karpan.

Azaroak 11, zapatua

  • 10:00 Diana eta kalejira txistulariakaz, (Agurra).
  • 11:00 Igel-toka eta tiragoma txapelketa, Ikastolan.
  • 11:00 Puzgarriak, karpan
  • 11:00 Umeentzako tailerrak, Ikastolan
  • 11:00 Marrazki Lehiaketa (Ainhoa Ortells-en eskutik), Ikastolan.
  • 12:00 Txopolis fanfarria, auzotik zehar.
  • 15:00 Herri bazkari, karpan. Txartelak Gurea eta Mabe tabernetan salgai, azaroaren 3ra arte.
  • 17:00 XXXI Aurreskularien txapelketa, Ikastolan (Agurraren jaialdia).
  • 17:00 Mus txapelketa, Mabe tabernan.
  • 17:00 Umeentzako futbola (5-10 urte) 3x3 partidak, zabalgunean.
  • 18:00 Motx pailazoa: “Kontu kontari” (Txonbo ibilaldiaren eskutik), Ikastolako gimnasioan.
  • 18:00 Futbolin txapelketa, Aretxaurre tabernan.
  • 18:30 Zumba Rosigaz, karpan.
  • 19:00 Dantzaplaza, Ikastolan (Agurraren jaialdia).
  • 19:00 Karaokea, Gurea tabernan.
  • 19:30 Txorizo-jana, Karpan.
  • 20:15 XXXII Fandango eta Arin Arin Txapelketa, Ikastolan (Agurraren jaialdia).
  • 22:00 Kontzertuak: Arene 6 eta Urtz, Karpan.

Azaroak 12, domeka

  • 10:00 Diana eta kalejira txistulariakaz (Agurra).
  • 10:00 LIII. Villamonteko Cross-a, Mikel Garcia San Miguel II. Oroimenezkoa (Getxo Atletismo).
  • 10:00 - 12:00 XLV. Lapikoko Txapelketarako izen-ematea, karpan.
  • 10:30 Azoka, karpan.
  • 11:45 Dantzari taldeen bilkura, Kasune kalea. (Agurraren jaialdia).
  • 12:00 Dantzari taldeen kalejira,  Kasunetik (Agurraren jaialdia).
  • 12:30 Euskal dantzen agertaldia, Ikastolan (Agurraren jaialdia).
  • 12:00 Triki-kantu poteo Itxartu taldeagaz, auzotik zehar.
  • 13:30 - 14:30 Lapikoen aurkezpenak, karpan.
  • 14:00 Agurra Dantza Taldearen Jaialdiko oroigarrien banaketa, Ikastolan (Agurraren jaialdia).
  • 17:30 Lapikoko sari banaketa, karpan
  • 17:30 Ume eta helduen karate erakustaldia. Iruka karate eskolaren eskutik, Ikastolan.
  • 18:00 Marrazki lehiaketako sari banaketa (Ainhoa Ortells-en eskutik), Ikastolako jantokian.
  • 18:00 Kontzertua: La Mara eta Jose de Arte, karpan.
  • 19:30 Txokolate-edana, karpan.
  • 20:00 Txerritxuaren erreketa eta jaien amaiera* , karpan.

*Zarata handiko uneak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun