Algortako Portu Zaharreko 2022ko jaietan eraso matxista jasan zuen neska gazte bati laguntzeagatik zabaldutako auzia artxibatu egin dela jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak. Ertzaintzak salatu zituen mugimendu horretako kide bi, eta, urte bereko urrian, deklaratu behar izan zuten Getxoko epaitegian. Orain, kasua artxibatu egin dela jakin dute, instrukzioko epaileak prozesu judiziala abiatzeko arrazoirik ez dagoela iritzita. Horren guztiaren azalpenak emateko, prentsaurrekoa iragarri du Algortako Mugimendu Feministak hilaren 27rako, hedabideen aurrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!