Hala, erakusleihoak margotu dituzte eta Idoia Batiz artista algortarraren irudiak ikusi ahal izango dira dendaz denda. Artista erakusleiho guztiak dekoratzeaz arduratu da, lanak ezagutzeko Algorta auzoan zehar ibilbide bat sortuz. Artelan guztietan, "Txonboa" eta ospakizunaren data integratu dira, negozio bakoitzaren elementuakaz batera.
Era berean, San Nikolas Ikastolagaz elkarlanean, parte hartzen duten erakusleiho guztiek 4 eta 13 urte bitarteko ikasleek sortutako artelan bat erakusten dute. Gainera, erakusleihoetara hurbildu eta horren argazkia sare sozialetan partekatzen duenak, elkartea aipatuz, 100 euroko bale baten zozketan parte hartuko du, negozio partaideetan kontsumitzeko.
Ibilaldian bertan, gainera, parte-hartzaileek euren produktuak erakutsi eta salgai jarriko dituzte Algortako Batzokiko futbol-zelaian egongo den Azokan. Gainera, bilaldiko bisitariek oroigarri atsegina izan dezaten, elkarteak fotomatoi pertsonalizatua jarriko du hilaren 26an, bertaratuko diren guztiek argazkiak atera eta oroigarri gisa etxera eramateko.