Getxo Lorategiak ABEEko beharginek manifestazioa egin dute gaur Algortako kaleetan, egiten ari diren greba mugagabearen 51. egunean. Lorezainek deitoratu dutenez, enpresa ez dago prest lan-hitzarmen berria negoziatzeko eta Getxoko Udala ez da konponbide baten alde inplikatu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!