Bizkaiko Adingabeen Fiskaltzak gezurtatu egin du hilketagaz zerikusia dutelakoan atxilotutako bost pertsonak inoren kargura ez dauden adingabe magrebtarrak zirela, azken egunotan sare sozialetan zabaldutako mezu xenofobo eta arrazistak geldiarazi guran.
Ildo horretan ere, Getxoko Bozeramaileen Batzordeak eskatu du hilketa ez izatea “aitzakia” bat gorrotoa, xenofobia edo arrazakeria sustatzeko.
Udalak elkarretaratze isila deitu du biharko, maiatzaren 28rako, arrastiko 19:00etan, Algortako Satistegi plazan.