Lucia Astigarraga getxoztarrak du "Saturraran" operaren zuzendaritza eszenikoaren ardura

Iker Rincon Moreno 2024ko eka. 6a, 09:53

Lucia Astigarraga da obraren eszena zuzendaria. © Lucia Astigarraga

Juan Carlos Perez mutrikuarrak idatzitako eta Lucia Astigarraga getxoztarrak haren eszena zuzendutako Saturraran opera taularatuko dute ekainaren 20an eta 22an Bilboko Arriaga Antzokian. Haren ekimenez, HIRUKAk sarrera bi zozkatuko ditu egunotan, hilaren 20ko emanaldirako, 19:30ean hasiko dena. Parte hartu gura baduzu, sakatu hemen, domeka baino lehen.

Sinposia

Elezahar batek dio Saturraran hondartzako bi haitz handiak bi maitale direla. Gizarteak ez zien elkar maitatzen uzten eta uretan ito ziren maitaleak. Itsasotik bi haitz handi sortu ziren gero, haien oroimenez.

Elkar maitatu ezin diren bi emakumeren kontakizuna da Saturraran. 80ko hamarkadan, Ane, alturako arrantzale baten alaba, eta Luna, furgoneta batean heldutako andaluziarra, elkarrekin maiteminduko dira. Heroinaren zurrunbiloak harrapatuko ditu eta, herritarren gaitzespena dela eta, Saturrarango kartzelaren hondakinetan hartuko dute babesa. Jose, Aneren aita alarguna, haiek laguntzen ahaleginduko da. Desberdina onartzearen zailtasuna, heroina eta hiesaren oldarraldia, arrantzaren munduaren gainbehera. Libreak izaten irakatsi zigun belaunaldi galduari egindako omenaldia da Saturraran.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun