Udalerriko gizarteratzea hauspotu guran, San Nikolas Zabalik elkartea sortu zuten 2021ean Algortan. Hala ere, eragile honen ibilbidea ezagutzeko askoz ere atzerago jo behar dugu, Javier Garay apaizak pertsona migratzaileei bere etxean harrera egiten hasi zenean, hain zuzen.
Abadea Algortatik joango den arren, San Nikolas Zabalik elkarteko kideek azpimarratu dute jardunean segituko dutela, “beti bezala”. Izan ere, azpimarratu dute boluntario-talde handi bat dagoela horretan lanean, proiektuan sinisten duena eta aurrera jarraitzeko ilusioa duena.
Gainera, Aintzane Monteverde elkarteko presidente gisa jarraituko du, baita pertsona migratzaileei jarraipena egiten dien talde profesionalak ere. “Nabarituko dugu Javi ez egotea, baina lanean jarraituko dugu proiektuari bide emateko”, iragarri dute.