Elkarrizketak

Inazio Uriguen: "Data aldatzeari esker, ahalbidetuko dugu talde garrantzitsuak etortzea Getxoko Zirkuitura"

Iker Rincon Moreno 2024ko uzt. 10a, 09:52

Aurten, saninazioetan beharrean, Portu Zaharreko jaietan bete-betean ospatuko dute Getxoko Zirkuituaren 79. edizioa, abuztuaren 11n, domekan. Inazio Uriguen Punta Galea Txirrindularitza Elkarteko komunikazio-arduradunak azaldu duenez, data aldatzea beharrezkoa ikusi dute ohiko datetan Parisko Joko Olinpikoak izango direlako eta Donostiako Klasikoa ere abuztuaren 10era atzeratu dutelako. "Hala, horri esker, proba horretara etorriko diren talde batzuk ere gurean parte hartuko dute", ondorioztatu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun