Algortako jai-batzordea

Algortako jai-batzordea: "Jaietan beti daude galdu ezin daitezkeen hitzorduak"

Hodei Torres · Ander Zarraga 2024ko uzt. 30a, 12:56

Pregoia irakurri eta txupina botatzeko minutu gutxi falta zirenean, Algortako jai-batzordearengana hurbildu zen HIRUKA, aurtengo jaietako aurreikuspenen eta berritasunen inguruan galdetzeko. 

Besteak beste, azpimarratu zuten aurtengo San Inazio jaietan 37 kuadrillek eman dutela izena, "azken hamar urteetan egon den kopururik handiena". Horrez gain, azpimarratu zuten iaz abiatu zuten 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako Gazterdi kuadrillen arteko lehiaketagaz ere jarraituko dutela aurten.

Bukatzeko, herritarrei ondo pasatzeko gonbitea egin zieten, baina azpimarratu zuten ez dutela inolako erasorik onartuko, ez matxistak ezta arrazistak ere.  

Erlazionatuak

Algortako San Inazio jaiak

Iker Rincon Moreno mai 02 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun