Getxon jaiak ez du etenik: Aixerrotako paellen ostean, gaur bukatuko dituzte Algortako saninazioak eta daborduko hasi dituzte ospakizunak Itzubaltzeta/Romo eta Pinuetan. Atzo, auzo horretako kuadrilla guztiek bat egin zuten Santa Eugenia plazan eta mozorro eta goitibehera ikusgarriakaz girotu zituzten kaleak. Egitarauak aurrera jarraituko du eta domekara arte hainbat jarduera izango dituzte ederto pasatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!