Orain gutxi Algortako San Nikolas kaleko 11 zenbakian zegoen “Irurak Bat” eraikina 12 etxebizitza eraikitzeko bota duten bezala, Getxoko EH Bilduk ohartarazi du behin-behinean onartu berri den Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak (HAPO) "arriskuan" jarri dituela udalerriko beste hainbat eraikin historiko. "Planak aurreikusten du eraikinok eraisteko aukera, bertan ere luxuzko etxebizitzak eraikitzeko", ohartarazi du taldeak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!