Euskal Herriko Bote Luzea Txapelketako txapela jantzi dute Algortako taldeko pilotariek bigarrenez. Diotenez, "izugarria" izan da marka hori errepikatzea, eta Europara begira jarri dira berriro ere. Aurten aritu ziren Belgikan, baina emaitza ez zen esperotakoa, partida biak galdu baitzituzten. 2025ean, Herbeherean jokatuko da txapelketa, eta, aurtengo esperientzia batuta, "paper hobea" egitea espero dute.