Neguari ondoetorria egiteagaz batera, San Tomas jaia ospatu zuten zapatuan Itzubaltzeta/Romon. Askotarikoen azokatxoa egin zuten Santa Eugenia plazan, eta musikaz gozatzeaz gainera, taloa eta txorizoa dastatzeko aukera izan zuten bertara hurbildutako auzokideak. Hona hemen egunak utzitako irudi batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!