Azkorriko autobusaren geralekuak kendu diren eremurako behin-behineko taxi zerbitzu esklusiboa jarriko dute martxan

Erredakzioa 2025ko mai. 5a, 16:47

Epai judizial bat betearaziz Zientoetxeko biribilgunea kendu ostean kendu zuen zerbitzua Bizkaibusek.

Azkorrirainoko autobus-zerbitzua etenda dagoen bitartean, Getxoko Udalak doako taxi-zerbitzua jarriko du bihar, martitzena, martxan. Azaldu duenez, taxiak autobus paradak kendu diren eremuan jardungo dira, behin betiko konponbidea aurkitzeko “beharrezkoak diren probak” egiten diren bitartean.

Hala, Gabriel Ramos Uranga kaletik Azkorriraino aldi baterako ezabatutako autobus geralekuak ordezkatzeko taxi-zerbitzua doakoa izango da, joanekoa zein itzulerakoa. Taxiak eskatu ahala joango dira, eta 944 915 353 telefono zenbakira deituta eskatu beharko dira, 07:00etatik 22:00etara.

Amaia Aguirre alkateak barkamena eskatu du inguru horretan autobusa kentzeak eragindako eragozpenengatik. “Jakitun gara honek sor ditzakeen eragozpenez, eta eskerrak eman nahi dizkiet inguruko bizilagunei trantsizio epe honetan erakutsitako pazientziagatik eta ulerkortasunagatik. Kasu honetan kontua ez da dirua, prozedura administratibo eta juridikoen konplexutasuna baizik. Gure konpromisoa da lanean jarraitzea linea berrezartzeko eta mugikortasuna ahalik eta modu egokienean errazteko”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun