Euskaraldia 2025

Getxoko Udaleko alderdietako bozeramaile politiko guztiek bat egin dute Euskaraldiagaz

Erredakzioa 2025ko mai. 15a, 09:28

Bozeramaileek egindako agerraldia. © GETXOKO UDALA

Getxoko Udaleko EAJ (Janire Ocio), PP (Javier Elorza), EH Bildu (Mikel Bildosola), PSE-EE (Carmen Diaz) eta Elkarrekin Podemos (Xabier Benito) alderdietako bozeramale politikoek, Amaia Aguirre alkateagaz batera, Euskaraldia euskararen erabilera aktibatzeko mugimendu sozialarekiko atxikimendua agertu zuten atzo goizean.

Aurten "Elkar mugituz egingo dugu" lelopean, mugimen sozial honen helburua da euskararen erabilera aktibatzea eta areagotzea, hizkuntza-ohituren aldaketaren bidez. Gaur emango diote hasiera ekimenari, eta 11 egunean zehar, Euskal Herri osoko milaka lagunek euren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz gehiago eta erosoago egiteko saiakera egingo dute. Gurean, Getxon egingo dute hasiera-ekitaldi nagusia, baina gainontzeko udalerrietan ere hamaika jarduera egingo dituzte ekimenean parte hartzera animatzeko.

Hasiera-ekitaldi handiak hiriburuetan izango dira, baina baita Getxon ere, Gure Zirkuko karpan. Hona hemen egun horretarako egitaraua:

  • 17:30 Kalejira Musikaliagaz.
  • 18:00 Ekitaldiaren hasiera:
    • ALBEko bertsolariak “Balkoitik balkoira” eran.
    • Aurkezlearen ongi etorria eta ekitaldiaren aurkezpena.
    • Euskaraldiaren barruan Getxon hilabeteotan egindakoaren laburpen-bideoa.
    • Rolen azalpena Getxoko Ahobizi baten, Belarriprest baten eta Irribizi baten eskutik.
    • Gure Zirkukoen emanaldia.
    • Getxoko Hamaikakoaren aurkezpena.
    • Manifestuaren aurkezpena, irakurketa.
    • Txapa jartze kolektiboa eta argazkia.
  • 18:55 Musikalia bandak aurtengo abestia joko du.
  • 19:00 Amaiera.

Herriz herriko egitarauak, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun