Artatza inguruko Getxoko eta Leioako bizilagunek gutxienez sei urtez bizi beharko dute itsasadarraren azpiko tunela egiteko obren ondoriozko eragozpenakaz. Egunero, 165.000 ibilgailuk erabiltzen duten Arrontegiko zubiko trafikoa arintzeko egin gura duten proiektu horrek, baina oraindik ez dago baieztatuta lanak noiz hasiko dituzten, baina lanak gutxienez 2032ra arte luzatuko dela aurreikusten dute. Tarte horretan, Artatzako parkearen zati bat itxiko dutela azaldu Carlos Alzaga Azpiegitura diputatuak, tunelera sartzeko biribilgunetik gertuen dagoen tartea, hain zuzen ere.
Konpentsazio gisa, Bizkaiko Foru Aldundiak hobekuntzak iragarri ditu ingurunean: Itsasoko igitai-belar (linaria supina) bezalako espezieak kontserbatzeko urmael bat eta bizikleta eta patineteentzako pumptrack zirkuitu bat sortuko dituzte. Oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak ere hobetuko dituztela aurreratu dute, eta hiru bidegorri berri egingo dituzte, Getxoko Udalak eskatuta.
Diputatuak esan du parkea "zegoena baino hobeto" geratuko dela, eta eragozpenak gutxitzeko neurriak iragarri ditu, hala nola pantaila akustikoak, zarataren eta hautsaren jarraipena, eta leihoak aldatzeko laguntzak. Gainera, zurrumurruei aurre egiteko 21.000 liburuxka banatu dituzte atez ate.