Aste-akabuan Areetako Santa Ana auzoan bizilagunentzako hamaika ekintza prestatu dituzte festan ospatzeko. Aurten ere, ondo pasatzeaz gain, auzoa bizitzaz betetzeko eta bertakoen artean harremanak sendotzeko helburua izan dute. Hona jaien hasiera iragartzeko txupinak utzitako irudiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!