Egun horretan, 3.931 kilogramo arroz bildu zituzten, hasieran ezarritako helburua laukoiztuz, Lesboseko (Grezia) kanpalekura eraman eta bertan dauden errefuxiatuei jaten eman ahal izateko; izan ere, Zaporeak erakundeak 2.500 anoa inguru banatzen ditu egunero. Horrela azaldu du Paul Benito del Valle elkarteko kideak ekimena.
