"Irurak Bat" auzia

Eusko Jaurlaritzak Irurak Bat jauregiaren auzian ardurarik izatea baztertu du

Izaro Garcia 2026ko urtarrilaren 20a

Bozeramaileak errugabetasun-presuntzioaren garrantzia azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzak errespetua adierazi dio Getxoko Irurak Bat jauregia eraisteagatik irekitako ikerketa judizialari, baina argi utzi du auziaren kudeaketa berari ez dagokiola.

Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, eraikinak ez zuen Euskadiko kultura-ondarearen babes-mailarik, eta, ondorioz, Jaurlaritzak ez du eskumenik haren gainean.

Adierazpenak Gobernu Kontseiluaren asteko bileraren ondoren egin ditu, Ertzaintzak eguaztenean Getxoko Udala miatu ostean. Testuinguru horretan, Ubarretxenak gogorarazi du prozedura judizial bat irekita dagoela, eta, horregatik, Jaurlaritzak ez duela baloraziorik egingo ikerketak aurrera egin bitartean.

Era berean, bozeramaileak errugabetasun-presuntzioaren garrantzia azpimarratu du, eta ikerketak gertatutakoa argitzea espero duela adierazi du ere. Gainera, "prozedurarekiko erabateko errespetua" eskatu du, auzia ahalik eta lasterren argitu dadin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun