Denboraldiko partida erabakigarriena etxean eta partida bakarrera jokatzeko abantaila zuten hori-beltzek, baina ezin izan dute Madrilgo taldea menderatu. Erregina Kopako txapeldun berriek beren nagusitasuna erakutsi dute beste behin ere Bizkaiko lurretan, getxoztarrak titulu nagusia lortzeko borrokatik kanpo utziz eta denboraldi bikain bati amaiera iluna emanez.
Porrot gogorra izan arren, liga erregularrean bigarren postu bikaina lortu du taldeak, baina ezin izango du bere palmaresean falta zaion titulu bakarra eskuratzeko lehian jarraitu. Fadurako zaleen babesa izan zuten arren, Majadahondak hobeto baliatu zituenbere aukerak markagailuan aurretik jartzeko eta abantaila horri amaierara arte eutsi zion.
Hartara, emakumezkoen senior taldeak amaitutzat eman du aurtengo kanpaina ligako final handia jokatzeko atarian, eta hemendik aurrera indarrak gizonezkoen taldearen igoera fasean jarriko ditu klubak, Ohorezko B Mailako finalerdietan buru-belarri baitabiltza.