Goizeko lehen ordutik, ikasleak izan dira Berbodromoan hitza hartu dutenak. Romo eskola, San Nikolas Ikastola, Lauaxeta AEK euskaltegia, Getxoko udal-euskaltegia, Jose Antonio Aguirre euskaltegia eta Berbalagunetako kideak izan dira San Eugenia plazako mahaietan aritu direnak.
Dinamika honetan, aldatzen doazen lau laguneko taldeetan gai jakin batzuen inguruan arituko dira; oraingoan, leku ederren kokapena partekatzea, Korrikaren ostean euskaren presentzia eta kulturaren dinamismoa izango dira eztabaidagaiak.