Iaz, 4.000 kilo baino gehiago batu zituzten Lesboseko (Grezia) kanpalekuan dauden errefuxiatuak elikatzeko, eta, aurten, marka hori hautsi eta 1.000 kilo gehiago batu gura dituzte. Horretarako, uztailaren 25ean Aixerrotako landetan egingo den Nazioarteko Paella Txapelketan beraien txokoa izango dute herritarren ekarpenak jasotzeko. Aurten, gainera, helburu hori betetzeko herriko hainbat musika- eta kirol-talderen babesa ere jaso dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!