Gaur, Subflubiala Ez! plataformak eztabaida publikora eramango du ibaipeko proiektua

Laura Fontalba Colomo

Urriaren 24an manifestaziora deitu dute. 

Gaur, irailaren 17an, arrastiko 19:00etan, plataformak Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan ibaipekoaren inguruko eztabaida publiko batera deitu du, Diputazioko ordezkariak zuzenean gonbidatuz eta proiektuaren alde dagoen "edozein herritar" ere gonbidatuz.

Ekimenaren bidez, plataformaren helburua Diputazioak "proiektuaren hasieratik izan duen jarrera opako eta antidemokratikoa" salatzea da. "Diputazioak proiektuaren inguruan zabaldutako adierazpen faltsuak gezurtatzeko ere erabiliko dugu", ziurtatu dute. 

Alde batetik, helburua  itsasadarraren azpiko tunelaren alde dauden herritarrekaz eztabaida eraikitzailea izatea izango da, sare sozialen toxikotasunetik aldenduz; eta, bestetik, herritarrei euren arrazoiak azalduko dizkietela adierazi dute, urriaren 24an egingo duten manifestaziora gonbidatuz. 

Era berean, komunikabide guztiak gonbidatu dituzte eztabaidara joatera, baita proiektuaren inguruko eztabaida bat egitera ere. "Gu prest gaude edozein eztabaidatan parte hartzeko", jakinarazi dute. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun