COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurriak direla eta, gainontzeko eskualdeko udalerrietan bezala, aurten ez da jai-ospakizunik egongo Gorlizen. Ez behintzat ohituta gauden moduan. Hala ere, festen izaera nolabait berreskuratu guran, udalerriko kuadrillen hainbat pankarta ikus daitezke egunotan Itsasbide kalean zehar.
2020 uzt 17 Gorliz
2020 uzt 09 Uribe Kosta
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.