Gorlizko pinudiaren inguruan duela astebete jarritako hesia kalteak ditu, eta zati bat bota dute. Itxitura aisialdirako gune horretarako sarbideak hobeto kontrolatzeko ezarri zuten, gazteen kale-zurrutak eta borrokak ekiditeko, arduradunek azaldu dutenez.