Azkenengoa zapatu honetan, hilaren 21ean, izan zen, ehunka lagun pinudian batu baitziren. Oraingoan ere Ertzaintzak esku hartu behar izan zuen, jende-pilaketak eta borrokak kontrolatu ahal izateko, Plentzia Telebistak azaldu duenez.
Azken hiru hilabeteotan, gutxienez, sei aldiz eraso egin diote ezezagunek Gorlizko hondartzaren ondoan dagoen txosnari. Bertako ugazabek deitoratu dutenez, aste-akabuetan batez ere, gauetan kuadrillak batzen dira ondoko pinudian, eta txikizioak eta lapurretak egin dizkiete.
Azkenengoa zapatu honetan, hilaren 21ean, izan zen, ehunka lagun pinudian batu baitziren. Oraingoan ere Ertzaintzak esku hartu behar izan zuen, jende-pilaketak eta borrokak kontrolatu ahal izateko, Plentzia Telebistak azaldu duenez.
2020 eka 24 Gorliz
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!