Gorlizko Udaltzaingoko emakumea den langile batek bere lankide baten partetik jasandako jazarpenaren ondorioz, antsietate baja aitortu zion epaile batek. ELA sindikatuak jakinarazi zuenez, ebazpen judizialak, frogatutako egitateakaz, udaltzainaren sufrimendua aitortzen du, eta tratu iraingarria eta sexu izaerako jokabide desegoki larriak aipatzen ditu.
Horren aurrean, Gorlizko Udalak epaia errekurrituko zuela iragarri zuen, argudiatuta eraso horien berri izan zutenetik jazarritako udaltzaina babesteko prebentzio-neurriak hartu zituztela.
Sorginen Alabak taldeko kideek hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten aurreko martitzenean, hilaren 21ean, Udaleko osoko bilkura egiten ari zirela baliatuz. Bertan, herritarrek "azalpenak eta erantzukizunak gura dituztela aldarrikatu eta gaineratu zuten herrian ez dutela erasotzailerik gura, "ezta honen konplize diren Udalik".
Ver esta publicación en Instagram