Hainbat familiak parte hartu zuten zapatuan, abenduak16, Gorlizen Autismo Euskadik egindako jaialdi solidarioan. Sentsibilizazio eta ikusgarritasunaren aldeko festa horren helburua izan zen autismoaren inguruko mitoak deuseztatzea, modu positiboan informatzea eta aisialdi inklusiboa eskaintzea. Horretarako, familientzako hamaika jarduera eskaini zituzten egun osoan zehar.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!