"Erasoen aurrean inpunitaterik ez!" lelopean, Sorginen Alabak taldeak elkarretaratzea deitu du biharko, eguaztena, 2019an hainbat eraso matxista jasan zituen Gorlizko udaltzaingoaren kasua artxibatu dutela salatzeko. Emakumeak baja hartu zuen bere lankidearen jazarpenengatik: gizonak mototsetatik indarrez heldu zion eta burua bere genitaletara eraman zuen, isiltzeko esanez.