Uribe Kostako udalerri gehienetan TAO-a daborduko abian dago edota martxan jarriko dute bihar, ekainaren 1ean. Gorlizen bihar ere indarrean sartzekoa zen, baina lizitazioen epeakaz Udala "estu" dabilenez, momentuz ez dute martxan jarriko. Halere, udaleko langile batek jakinarazi duenez, daborduko enpresa bat aurkeztu da udalerriko TAO sistema kudeatzeko, eta ibilbide burokratikoaren pausoak jarraituz, etorkizunean arazorik gabe ezartzea aurreikusten dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!