Aste-akabu solidarioa egingo dute abenduan FIRESa ikertzeko

Nahia Martinez Gondra 2024ko aza. 19a, 09:57

Urdulizko jaietan txosna jarri zuten udan, artxiboko irudia.

Urdulizko Martina Balparda umeak FIRES gaixotasun arraroa du, eta hori ikertzen laguntzeko, aste-akabu solidarioa antolatu dute abenduaren 6, 7 eta 8an Gorlizko Elizako plazan.

Hala, txosna bat irekiko dute eta besteak beste ekintza hauek egongo dira: 6an, barikuan, umeentzako zinema egingo dute 18:00etan eta dantza plaza 20:00etan; 7an, zapatuan, 11:00etan merkatu zirkularra, 13:00etan poteoa txosnan, 14:00etan bingoa, 15:00etan indabada eta 20:00etan kontzertuak. Bukatzeko, 8an, domekan, boxeo erakustaldia 11:00etan egingo dute. Merkatu zirkularrerako donazioak Aratz Dantza Taldearen lokalera eraman daitezke azaroaren 28an, 17:30etik 19:30era. Martina umeak 5 urte ditu eta % 95eko desgaitasuna du, 3. graduan. Gaixotasun arraro bat da FIRESa eta epilepsia momentu gogorrak bizi ditu. Gaur egun, ez dago inolako azterketarik horren inguruan  eta ez dago krisi epileptikoak geldituko dituen tratamendu zehatzik.

Egitaraua

Abenduak 6, barikua
  • 18:00 Umeentzako zinema: Friends: Abentura munstroen uhartean. Sarrerak egunean bertan. 2 euroko donazioa. 
Abenduak 7, zapatua
  • 11:00 Merkatu zirkularra.
  • 13:00 Poteoa txosnan.
  • 14:00 Bingo! kartoiak aurreko egunetik eta egunean bertan. Euro bateko donazioa. 
  • 15:00 Indabada. Tiketak "dondemari"n eskuragarri azaroaren 21ean (agortu arte). 15 euroko donazioa. Bazkaloste girotua: jolasak, erronkak, abestiak Trastegaz batera. 
  • 20:00 Kontzertuak.
Abenduak 8, domeka
  • 11:00 Boxeo erakustaldia (Piratak Gorliz).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun