Uztailaren 24tik 28ra

Badatoz, badatoz... Gorlizko Santiago jaiak!

Nahia Martinez Gondra 2025ko uzt. 23a, 09:37

Adin guztietako lagunei zuzendutako kultur eskaintza osatu dute.

Gorlizko Santiago jaiek udako ekuatorea markatzen dute. Ekintza andanaz osatutako egitarauagaz, gorliztarrek jateko, dantza egiteko eta herriko lehiaketetan jolasteko aukera izango dute. Uztailaren 24tik 28ra, udalerri txikiak egundoko giroa izango du gau eta egun. Beste urte batez, adin guztietako lagunei zuzendutako kultur eskaintza osatu dute, asperdurarentzako tokirik ez uzteko. 

Uztailak 24, eguena

  • 14:00 Jai-giroa baflepoteoagaz, Elexalden.
  • 15:00 Herri-bazkaria, Estratakoetxen, frontoian euriagaz.
  • 16:30 Jokoak gazteentzat, Eliz plazan.
  • 19:30 Pregoia eta txupinaren jaurtitzea.
  • 20:00 Kuadrillen jaitsiera, Itsasbide kaletik Ondarganaraino.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Ibarreta plazan.
  • 22:30 Puro Relajo, Ibarretan plazan.
  • 00:00 Holy Rippers eta Akerbeltz, Elizako parkingean.

Uztailak 25, barikua

  • 10:00 37. Nekazaritza Azoka, Agirre plazan.
  • 11:00 Txu-txu trena.
  • 11:30-15:30 Ur parkea umeentzat.
  • 11:45 Triki kantu poteoa, Elizako plazatik Ondarganaraino.
  • 12:00 Mezan coro Lirain Abesbatza, Elizan.
  • 12:30 X. Kronoeskalada, Taberne Aurren.
  • 12:45 Aurreskua, Aratz Taldeagaz, Eliz plazan.
  • 15:00 Herri-bazkaria, San Pedro plazan.
  • 17:30 Sagardotegi ibiltaria, San Pedro plazan.
  • 18:30 Playback. 16 urtetik beherakoak. Gero, sari-banaketa. Ibarreta plazan.
  • 21:00 Zezensuzkoa, Ibarreta plazan.
  • 22:00 Playback. 16 urtetik gorakoak. Gero, sari-banaketa. Ibarreta plazan.
  • 00:30-01:45 Kontzertua: Süne, Elizako parkingean.

Uztailak 26, zapatua

  • 09:00 45. Bakailao Txapelketa. Estratakoetxen, frontoian euriagaz.
  • 11:00-14:30 39. Artisautza Azoka, Artzelu plazan.
  • 11:00-15:00 Umeen parkea, Artzelu plazan.
  • 11:30 Tortilla-txapelketa. Adina: 13-18.Estratakoetxen.
  • 12:00-13:30 Eskubaloi tailerra, Ibarreta plazan.
  • 12:30-14:30 Fanfarrea, Elexalden.
  • 12:30 Tortillen aurkezpena, Estratakoetxen, frontoian euriagaz.
  • 13:00 Bakailao aurkezpena, Estratakoetxen, frontoian euriagaz.
  • 14:00 Tortillen sariak, Estratakoetxen, frontoian euriagaz.
  • 15:00 Bakailaoen sariak, Estratakoetxen, frontoian euriagaz.
  • 18:30-20:30 Fanfarrea, Elexalden.
  • 19:00 28. Mozorro Lehia-desfilea, Itsasbide kalean.
  • 20:30 Txistorrada Urris taldeagaz, Ibarreta plazan.
  • 21:30 Mozorroen sari-banaketa, Ibarreta plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Ibarreta plazan.
  • 23:30-01:15 Rock Zirkuz, Ibarreta plazan.
  • 00:00-01:15 Gozategi, Elizako parkignean.

Uztailak 27,domeka

  • 11:00-14:00 Saskibaloia, Ibarreta plazan.
  • 11:00-14:30 39. Artisautza Azoka, Artzelu plaza.
  • 11:30-13:00 Zezen puzgarriak, Eliz plazan.
  • 13:00 Madalena tailerra, San Pedron.
  • 13:00-15:00 Kuadrillen baflepoteoa.
  • 15:00 Kuadrillen bazkaria.
  • 17:00-20:00 XII Xake partidak Josete gogoan, Agirre plazan.
  • 18:30-20:30 DJ. Pako. Dantzatzeko prest, San Pedro plazan.
  • 18:30-21:30 Zutik elektrotxaranga, Eliz plazan.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Itxasbide kalean.
  • 23:30-01:00 Muxutruk erromeria, Elizako parkingean.

Uztailak 28, astelehena

  • 12:30-14:30 Bitsa jaia, Ibarreta plazan
  • 13:30-15:00 Jubilatuentzako luntxa, San Pedro plazan.
  • 14:00 Rumba kalea, San Pedro Plazan.
  • 19:00 Bertso-saioa, Elizako parkingean.
  • 20:30 Fanfarrea, Elexalden.
  • 21:00 Igoera: fanfarrea + taldeak + Deabru Beltzak. Itxasbidetik Eliz plazara.
  • 22:00 Kuadrillen sari-banaketa eta Urriaren erretzea, Eliz plazan. 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun