aza 20, 11:11 Getxo
Getxoko Udalak gaitzetsi egin ditu joan den astelehenean, azaroaren 16an, Algortako Iturribarri auzoan eraikitzen ari diren txakur-parkean izandako ekintza bandalikoak. Udalak jakinarazi duenez, ezezagunek parkearen inguruko metalezko hesiaren hainbat zati moztu eta askatu dituzte, eta obren berri ematen duen informazio-kartela pintadaz estali dute.
aza 20, 09:10 Getxo
Getxoko Udalak jakinarazi duenez, instalazioko obrak direla eta, Ereagako igogailu publikoa zerbitzutik kanpo egongo da datorren astelehenetik, azaroaren 23tik, datorren urteko otsailaren amaierara arte.