aza 13, 10:00 Leioa
Leioako Udalak ostalaritzaren arloko bi ikastaro antolatu ditu azaroaren 23tik abenduaren 1era bitartean. Bata taberna eta jatetxeetako zerbitzuari zein enologiari buruzkoa izango da, eta bestea elikagaiak manipulatzeko txartela lortzeko. Biak doakoak dira, baina plaza mugatuak dituzte, eta izena Behargintzan eman beharko da.
aza 12, 16:02 Uribe Kosta
Azaroaren 11ko greba orokorrak etxebizitzaren aldeko aldarrikapenak kalera eraman ditu. Uribe Kostako herritarrek ere bat egin dute mobilizazioakaz, etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzeko eta egungo egoerari irtenbideak eskatzeko.