Inazio eta Beñat Vidal eta Paule Loizaga, zuzenean finalaurrekoetara

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2018ko mar. 10a, 10:04

Kanporaketako bertsoaldietako bat.

Atzo, barikuan, jokatutako UKBTko kanporaketetan hainbat bertsozale bildu ziren Erandioko Goiko, Ziaboga eta Coliseo tabernetan.

Saioak Naiara Etxaizek eta Jon Amezagak gidatuta, kantuan aritu ziren Inazio Vidal, Irene Ezkurra, Xabier Sainz de la Maza, Iñigo Kortazar, Josu Landeta, Xabier Albizu “Txuri”, Galder Bilbao “Txapi”, Beñat Vidal, Unai Mendiburu, Kerman Diaz, Paule Loizaga eta Daniel de Miguel.

Lehen saioa Inazio Vidalek irabazi zuen 247,5 puntu eskuratuz, bigarrena Beñat Vidalek 239 punturekin eta hirugarrena Paule Loizagak 269 puntu batuz, beste bertsolariak gainontzekoen puntuazioaren zain geratu dira.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun