Jone Uria txapeldun, Uribe Kostako Bertsolari txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia ALBE 2018ko mar. 25a, 11:52

Bertso-finaleko partaideak. ALBE

Atzo, Jone Uriak irabazi zuen 2018ko Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Zorionak! Finala Nahikari Ayok gidatuta kantuan aritu ziren: Jone Uria, Imanol Uria, Paule Loizaga, Arrate Illaro, Peru Vidal eta Unai Mendiburu. Buruz burukora Imanol Uria eta Jone Uria pasa ziren eta 673,50 puntu eskuratuta; azkenean Jone Uriak lortu zuen txapela. Informazio gehiago hemen:

www.albe.eus

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun