Azken aldian ohikoa bilakatu da Algortako plazetan dozenaka gazte bilduta topatzea. Izan ere, uda aurretik gure beharrak identifikatu eta hauek asetzeko egin beharrekoak definitzeari ekin diogu. Hala ere, eta asko garela jakinda, gehiagoren ekarpenen beharraz kontziente gara. Zure ekarpenik gabe beraz, eztabaida hankamotz geratuko da. Animatu!

Proposamenak eskuan, bagoaz aurrera!

2016 urt 13 Getxo

Abenduaren 27an egindako asanbladan aurrerapauso handia eman genuen. Proiektuaren filosofia, izaera eta helburuak behin definituta, forma ematen hasi ginen. Antolakuntza ereduaren inguruan jardun gen…