Herri-kontsultak Uribe Kostan

ZU ZEU ezinbestekoa zara

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo 2017ko ots. 3a, 13:01

Bide orriaren unerik garrantzitsuenetako batean gaude: orain sortzen ari garan oinarri sozialak emango digu gero egin nahi dugun ariketaren neurria; nolako zimenduak, halako etxea. Eginkizun horretarako prest gaude; baina aldi berean ZU ZEU ere ezinbestekoa zarela azpimarratu nahi dugu. Horregatik, animatu nahi zaituztegu gurekin harremanetan jartzera, boluntario izatera diseinatu dugun bide honetan. Eginkizun batzuk izango dira hemendik eta urtea amaitu bitartean, denok izan dezakegu moduren bat edo beste ekimena bultzatzeko. Ez gelditu zalantzarekin, jarri harremanetan gurekin eta esango diguzu zertan lagundu nahi duzun (edo esango dizugu zertan behar den laguntza): gureeskudagogetxo@gmail.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun