XXV. Herrien Jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia 2018ko mai. 10a, 11:07

Urtero bezala, XXV. Herrien Jaialdia ospatuko dugu maiatzaren 12an. Alabaina, aurtengo edizioa berezia izango da hogeita bostgarrena delako eta, horregatik, atzerritik gurera etorri zen lehen taldea gonbidatu dugu. Bretainiatik (Frantzia) etorri ziren duela hogeita hiru urte lehenengoz eta, aurten, bueltan izango ditugu Danserien Bro Klegereg dantza tadea eta Kevrenn Bro Logunech musika taldea.

Emanaldia Andra Mariko frontoian ospatuko dugu gaueko 21:00etan eta sarrera librea izango da edukiera bete arte. Animatu zaitezte!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun