Erromerietako dantzen ikastaroa 2018-2019

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia 2018ko urr. 5a, 13:36
Itxas Argiak antolatutako plaza-dantzako saioa bat. © ITXAS ARGIA

Herriko jaiak iristean, erromeria hasi eta zer egin ez dakizula geratzen zara? Lasai egon, Getxoko Itxas Argia dantza taldekook lagunduko dizugu eta. Ikasturte berriarekin batera, martxan dugu gure Erromerietako Dantzen Ikastaroaren edizio berria.

Urriaren 20an hasita eta apirilaren 27ra bitartean, larunbatero, goizeko 12:00-13:30etan bilduko gara zuri dantzak irakasteko. Nagusientzako ikastaroa izango denez, 16 urtetik gorako lagunek parte har dezakete. Aire, aire!

Izen-ematea: itxasargia50@gmail.com (10 euro).

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun