XXVI. Herrien Jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia Itxas Argia 2019ko mai. 8a, 16:41

“XXVI. Herrien Jaialdia” ospatuko dugu maiatzaren 11n eta, urtero bezala, kanpoko talde bat gonbidatuko dugu. Aurten, Albaceteko Grupo de Danzas Magisterio izeneko taldearekin partekatuko dugu taula. Gainera, Getxoko Herri-Kirol Taldearen kolaborazio berezia ere edukiko dugu. Emanaldia Andra Mariko frontoian ospatuko dugu gaueko 21:00etan eta sarrera librea izango da edukiera bete arte. Animatu zaitezte!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun