Itxas Argia Dantza Taldeak bi bidaia egin ditu joan den ekainean.
Itxas Argia Dantza Taldeak bi bidaia egin ditu joan den ekainean. Albaceteko Grupo de Danzas Magisterio taldeak gonbidatuta, XXXIII Festival Nacional de Folklore de San Juan delakoan parte hartu zuten. Era berean, Bretainiako Locminé herria bisitatu zuten Kevrenn Bro Logunec’h musika bandaren 20. urteurrena ospatzeko eta, bertako musikari eta dantzariekin ez ezik, Eskoziako Jane Douglas School of Dance taldearekin ere partekatu zuten eszenatokia. Bi elkartruke hauek Itxas Argiak urtero antolatzen duen ‘Herrien Jaialdia’ izeneko ikuskizunaren fruitu dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.