PORTU ZAHARREKO JAIAK 2019

Erabiltzailearen aurpegia
Dantzaldia abuztuaren 11n izango da, 22:00etatik aurrera.
Urtero bezala, eta Jai Batzordearen gonbidapenari esker, Portu Zaharreko jaietan parte hartuko du Itxas Argia Dantza Taldeak. Aurton, dantzaldia abuztuaren 11n egingo dugu (igandea), gaueko 22:00etatik aurrera, eta sokamuturraren ostean, hormatzar handian. Gonbidatuta zaudete!

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun